20 urteko etenaldiaren ostean, 2011. urtean Berrizko Ziklo-krossaren ohitura historikoa berreskuratu genuen. Lasterketa hau urterokoa bihurtu da eta bertan Euskal Herriko zein Espainiako espezialista onenetaz gozatu ahal izan dugu.
Ekainaren 4-an, goizeko 9:00etan, Berrizko VIII. Martxa zikloturista ospatuko da. Izena ematea nahi baduzu, klikatu hemen edo egun berean bertan egin dezakezu irteera puntuan (Udaletxean).
Ezinbesteko eguna MTB zaletu guztien egutegian, urtetik urtera 500 partehartzaileetik gora batzen dituena Iñaki Lejarreta eta bere familia eta lagunen artean diseinatutako ibilbide erakargarrian. Ibilbidea urtarrilean egiten da San Antonio jaietako programaren barnean.