Hizkuntza:

Ziklokrosa

Aurkezpena

Berrizko Ziklo-kros Sari Nagusia lasterketan berrehun txirrindulari baino gehiago elkartuko ditu, espezialitatean dauden txirrindulari onenak barne, larunbata, azaroak 25, Berrizburu eta Iremiñen auzoan.

Berriz Bizikletari Elkarteak eta Berrizko Udalak antolatutako lasterketak 2.8 kilometroko dituen zirkuitu azkarrean gauzatuko da, zaleek zein txirrindulariek bilatzen dituzten ezaugarriak dituena: jaitsiera teknikoak, igoera gogorrak, saltoak, gune azkarrak belar eta asfalto gainean zein oztopo naturalei ere aurre egin beharko diote txirrindulariek. Gainera, aurten ere, parte-hartzaileek lokatzari kontra egin beharko diote.

Jardunaldiaren unerik interesgarriena eguerdiko ordu batetan hasiko da, gizonezkoen elite eta 23 azpikoak lasterketarekin. Maillota irabazteko lehian 30-40-50-60 masterrak emango diote hasiera goizeko hamarretan. Ordu bat beranduago, kadeteek ekingo diote zirkuituari. Hamabietan, junior mutilek, emakumezko junior, elite eta 23 azpiko neskekin batera arituko direlarik.

Beste lasterketa batzuk egin duten moduan, Berrizko Ziklo-kros Sari Nagusiak sari eta dieta berdinak bananduko ditu txirrindulari artean.