Hizkuntza:

Labastida irteera

Aurkezpena

Berriz eta Labastida artekoa elkarteko irteerarik klasikoena da. Betidanik egin izan dena. Uztailean, Santiago egunaren inguruan, Tourraren azkeneko etaparen egun berean, egiten da.

Aurten, Labastidara irteera uztailaren 19-an izango da. Berriz eta Labastida arteko ibilbidea bizikletaz edo autobusez egin ondoren (100 Km.), bertako upategi batetan ohiko menua bazkalduko dugu.

Egitaraua:

  • 8:00: Bizikletan irteera (Olakuetako errotondan)
  • 10:00: Autobusez irteera (Olakuetako errotondan)
  • 12:00: Labastidako igerilekuan bainua
  • 13:00: Poteoa
  • 14:30: Bazkaria (Bakoitzak berea ordainduko du)
  • 18:00: Itzulera (autobusez)

Autobusa, bideko hornidura eta igerilekuko sarrera Berriz Bizikletari Elkartearen kontura izango da.

Labastida irteera 2012