Aurkezpena
Berriz eta Labastida artekoa elkarteko irteerarik klasikoena da. Betidanik egin izan dena. Uztailean, Santiago egunaren inguruan, Tourraren azkeneko etaparen egun berean, egiten da.
Aurten, Labastidara irteera uztailaren 19-an izango da. Berriz eta Labastida arteko ibilbidea bizikletaz edo autobusez egin ondoren (100 Km.), bertako upategi batetan ohiko menua bazkalduko dugu.
Egitaraua:
- 8:00: Bizikletan irteera (Olakuetako errotondan)
- 10:00: Autobusez irteera (Olakuetako errotondan)
- 12:00: Labastidako igerilekuan bainua
- 13:00: Poteoa
- 14:30: Bazkaria (Bakoitzak berea ordainduko du)
- 18:00: Itzulera (autobusez)
Autobusa, bideko hornidura eta igerilekuko sarrera Berriz Bizikletari Elkartearen kontura izango da.