Hizkuntza:

Martxa zikloturista

Araudia

  • VII Berrizko Martxa Zikloturista edonork eman dezake izena.
  • Izena emateko 15 € ordainduko ditu federatu bakoitzak, eta 25 € federatu gabekoak, (federatu gabekoen kasuan, aseguru kostuei ere aurre egin behar zaielako). Ordainketa horrek martxako jan edanez gain, bukaerako luntxa eta dutxatzeko eskubidea ematen du.
  • Partehartzaile guztiak ertzainen edota udaltzainen oharrak betetzera derrigortuta daude, baita ere Zirkulazio Arauen xedapenak betetzera eta antolatzaileen esanei kasu egitera.
  • Antolatzaileek parte hartzaileak martxatik botatzeko eskubidea daukate, besteak beste, araudia bete ez dutenak edota antolatzaileen esanak kontutan hartzen ez dituztenak.
  • Antolakuntzak martxan jarraitu ezinik dabiltzanei laguntzeko kotxea (“eskoba”) jarriko du partehartzaileen zerbitzura.
  • Martxak anbulantzia eta medikua izango ditu partehartzaileen zerbitzura.
  • Martxako helmugaratze kontrola 15:00-etan itxiko da.
  • Antolakuntza ez da partehartzaileek jasandako edota eragindako istripuen arduradun egingo, ezta arduradun solidario ere partehartzaileek martxan zehar eragindako gasturik edo zorrik bereganatuko balute.
  • Martxa hau ez da lehiaketa bat eta bertan parte hartzen dutenek araudia ezagutzea eta onartzea derrigorrezko baldintza da.
  • Antolakuntzak martxaren edozein ezaugarri aldatzeko eskubidea du, horretarako arrazoia badagoela ulertuko balu.
  • Antolakuntzak izen emateko aukera ukatzeko eskubidea dauka.
  • Irteera ordua 9:00etan izango da.